Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

ARTEKOA

2013ko apirilaren 23an, 17:15etan

Begiratu berriak arte garaikideari

Ikastaro hau, norberak, artearen inguruan dituen idei eta eritzietatik abiatzen da. Sei saioetan zehar, idei hauen inguruan hausnartu eta zalantzan jarriko ditugu, arte garaikidearekin harremantzeko aukera berriak emango dizkigun bide berriak zabalduz.

Kurtsoaren egitaraua:

1.saioa (apirilak 16): sarrera.
• Aurkezpenak: ARTAZIAK-REKALDE ARETOA-PARTEHARTZAILEAK.
• Artea (garaikidea)ren inguruan zenbait ideia. Eraketak.
• Narratzeko moduak – interpretatzeko moduak.

2.saioa (apirilak 23): praktika artistiko garaikideak.
• Ibilbide historikoa: argazkigintzaren agerpenetik gaur eguneko proposamen artistikoetaraino.
• Praktika artistiko garaikideekin erlazionatutako kontzeptuei hurbiltzea.
• Artea eta testuinguruak.

3.saioa (apirilak 30): Rekalde Aretoko Réinventer le monde erakusketari bisita.
• Aretotik ibilbidea. Dinamika parte-hartzaileak.
• Erakusketa diskurtso moduan.

4.saioa (maiatzak 7): Emakumea artean (garaikidean).
• Feminitatearen begiradak eta errepresentazioak. Emakumeen praktika artistikoak.

5.saioa (maiatzak 14): proposamen artistiko garaikideak hurbileko testuinguruetan.
• Gaur eguneko proposamen artistikoak Euskal Herrian. Artistak, espazioak eta zirkuituak.

6.saioa (maiatzak 21) : Rekalde Aretoko Ertibil Bizkaia 2013 erakusketari bisita.
• Ibilbidea aretotik. Dinamika parte-hartzaileak.
• Kurtsoaren amaiera.

Saioen ordutegia: 17:15etik 19:15era

Ezin bestekoa da aldez aurreko izen ematea, 944068707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net helbidera idatziz.


Beste ebentuak