Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

OpenLab Orbea + CoCreable

2013ko otsailaren 14an, 09:00etan

Conexiones improbables-ek artistak/sortzaileak eta enpresak/erakundeak lotzen ditu berrikuntza proiektuetan elkarlanean jarduteko. 2012-2013 edizioko bost proiektuetako batean Orbea -bizikleten diseinu eta fabrikazioaren sektorean munduko hamar enpresa garrantzitzuenen artean dagoena eta Bizkaiko Mallabian egoitza duena- eta CoCreable -erronka sozial, ingurugiro  eta negozio arlokoei aurre egiteko elkarren arteko sormenaz baliatzea sustatzen duen kolektiboa- biltzen ditu.

Euren arteko elkarlan prozesuaren erdi-erdian OpenLab bat antolatzen dute (berrikuntzarako laborategi zabala), garatutako ikerketa kontrastatzeko, bertan beste ikuspuntu batzuk gehituz. Parte hartzailei non dauden esango diete eta nora heldu nahi duten, elgarrekin pentsatzeko eta sortzeko. Tailerra jendeen beharrei hobekien egokitutako bizikleta nola aukeratu erantzuten ahaleginduko da. Apuntatzen zara?

Datak:
Lehenengo saioa: osteguna, otsailak 14, 9etik 19:00era, Rekalde Aretoan.
Bigarren saioa: osteguna, otsailak 28, 9etik 19:00era, Orbearen lantegian.

Parte-hartzeko eskakizunak: lehentasuna izango dute bizikletaren munduan ezaupide berezirik ez duten pertsonen perfilak; lurraldeko enpresa enblematikoenetako batekin esperientzia berezi batean parte hartzeko gogoa dutenak.

Ez da beharrezkoa saio bietan parte hartzea, baina bai derrigorrezkoa egun osoan jardutea izena eman duzuen egunean.
Informazio gehiago tailerrean parte hartzeko (plaza mugatuak) urtarrilaren 30etik aurrera Conexiones improbables-eko web-ean.


Beste ebentuak