Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Hurrengo ebentuak

Artista tailerra Damaris Pan-ekin

2017ko azaroaren 23an, 17:15etan

Nori zuzenduta: arte batxilergo eta unibertsitateko ikasleentzat.

Iraupena: 3 ordu.

Saioaren lehenengo atalean Damaris Pan-ek bere lan orokorrarekin zerikusia duten artelanen sormen prozesua aurkeztuko du eta bereziki ZE MORENA ZAUDEN/QUÉ MORENA ESTÁS erakusketa osatzen duten artelanena.

Gero, ikasleek lantzeko euskarri bat jasoko dute, baina hau ez da orri zuri bat izango baizik eta irudi espezifiko bat zeinetatik bakoitzak irtenbide bat eratu beharko duen. Lan praktiko honen bitartez artean jokatzeko era bat aztertuko dugu, non pausu bakoitzak egoera birplanteatzen duen eta hurrengo pausua gidatzen duen amaiera konkretu, susmagaitz batekin, topo egin arte.

Saioaren bigarren atalean artistaren estudioa bisistatuko da.

Doako jarduera aldez aurreko izen ematearekin 944068707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.


Beste ebentuak