Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

ECOS #30 ERTIBIL BIZKAIA 2020

2020ko urriaren 09an, 18:00etan

Maiztasun bat islatzen denean eta berriro entzuten dugunean, erdaraz Ecos deritzo (ohiartzuna). ECOS bitartekaritza-sortzaile proiektu bat da. Rekalde Aretoko erakusketa nagusienen kontra ikus-entzunezko aukeraketa bat jaurtitzen dugu, ahots berrien bitartez berriro entzunez. Horrela, erreboteaz baliatuz egiten dugu lan, esperientziatik ikasten saiatuz, difrakziotik.

ECOS #30 saio berriak, Ertibil Bizkaia 2020 erakusketa hartzen du abiapuntutzat. Saio honetan erreberberazioa Koralai Ahots Taldeko lau kideek osatzen duten kuarteo lirikoarekin izango da. Rekalde Aretoan,  aukeratutako errepertorio bat abestuko dute Ertibil Bizkaiako artelanekin erresonantzian.

Saioa Rekalde Aretoan izango da datorren 2020ko urriak 9an, arratsaldeko 18:00etan.

ECOS #30 programa

Guztion segurtasuna bermatzeko eta COVID-19 protokoloa jarraituz, ezin bestekoa da aldez aurreko izen ematea bai telefonoz 944068532 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz  salarekalde@bizkaia.eus helbidera.

Leku murriztuak.


Beste ebentuak