Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Jon Ander García

MIXOLUT ** DOS KIKIS

2018ko maiatzaren 22tik uztailaren 08ra

Rekalde Aretoak Jon Ander Garcíaren (Santurtzi, 1989) MIXOLUT ** dos kikis izeneko erakusketa aurkezten du Kabinete Abstraktuan, Barriek programaren barruan; hain  zuzen ere, beren lana Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Beken programaren barruan garatu duten artistentzat xedaturik dago programa hori.

Haren jardun artistikoaren ardatza izaera fisiko edo digitaleko kontsumo eta produkzio arloko prozesuen arteko elkarrizketa eta interpolazioa da, bai eta lautasunaren, irudiaren, materiaren eta gorputzaren arteko erlazioa ere.

Erakusketa honetan, artistaren lanik berrienak ikusi ahal izango dira; lan horiek paperaren eta ehunaren gaineko obrak dira, pintura jaurtitzen duten erremintekin egindakoak eta hasieran eskain dezaketen kontrola iraultzeko doituak. Norberaren buruari zenbait joko-arau ezartzeak emaitza kontrolatzeko ahaleginak sabotatzera laguntzen du. Indarra eta irekiera punta-puntaraino taxutzen dira airearen eta pinturaren fluxuak handiegiak izan daitezen. Zurrustari ekiten zaio, harik eta forma itxi arte, eta ondorik hasierako guneari lotzen zaio berriro. Pintura ur askorekin nahasten da, ziztu bizian ateratzea eraginez, hots, aireak hura barreiatu eta paper gainean zurrustaka isurtzea jadetsiz. Horrek trazuarekiko kontrol urria eragiten du, eta ondorioz, egin nahi denaren eta benetan egiten denaren arteko tentsio sostengatua sorrarazten du, egitate kasualaren eta asmo jakinez gauzatutakoaren arteko formak agerraraziz. Txiste-aurpegia duten formak, forma zelatariak, edota beraien gorputz dardarti limurtuek ezin erdiets dezaketen solemnitate inperiala eskuratu nahi luketen formak..

ARTISTA   www.jonandergarcia.com

Jon Ander García (Santurtzi, 1989) Arte graduduna da Euskal Herriko Unibertsitatean; Artearen arloko Ikerketa eta Sorkuntza masterra ere egin zuen Unibertsitate horretan; Bizkaiko Foru Aldundiak beka eman zion 2016. urtean, eta Artspace.com orrialdeari doakion #ArtistSearchContest (2016) jardunaldiko finalisten artean hautatua izan da; zenbait erakusketa egin ditu: AFK_painting (CEART Fuenlabrada, 2017), Retroalimentación (Madrilgo Komunitatearen Gazte-Arte Aretoan, 2014an), Hijos de Son Goku (Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2015ean); haren lana The Little Book of Kawaii (Singapur) bezalako argitalpenetan jasotzen da.