Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Nora Aurrekoetxea & Laura Ruiz

A STRONG NEED FOR SECURITY AND A SENSE OF BELONGING

2017ko maiatzaren 03tik ekainaren 25era

Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuak maiatzaren 3tik ekainaren 25era bitartean hartuko du Laura Ruiz eta Nora Aurrekoetxea artista Bilbotarren erakusketa: A strong need of security and sense of belonging. Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek Sormen Artistikorako Bekak programaren baitan garatu dute lan hori.

Stability Structure and Support, a strong need of security and sense of belonging da Atenasko Y-Residency delakoaren egoiliar gisa egindako egonaldian gauzatutako proiektuaren izenburu osoa. Rekalde Aretoan aurkezten duten lana Atenasko “site especific” proiektua egiteko bildutako dokumentazio eta ikus-entzunezko material guztiaren berr-ikuspenaren zati bat da. Artistei interesatzen zein objektua hautatzeko aukera eskaintzen dieten perspektiba eta distantziatik, bideoa, irudia, eskultura eta objektuak biltzeko instalazio bat da erakusketa. Aipatutako horiei esker, erregistratuta dauden kultura-testuingurutik, esperientziatik eta intimitatetik zehar dabiltzan konexioak sortzen dira. Plastikoak, eraikinetako aldamioak aurkitutako objektuak eta eguneroko keinuak baliatzen dituzte dokumentala gurutzatzen duen kontakizuna artikulatzeko, eta zeharkako ikuspegi bat proposatzen dute. Erakusketa honetan, erakusketa-ingurunea bera inguratzen duten egiturazko osagaiek garrantzi handia hartzen dute.

ARTISTAK  www.noraaurrekoetxea.com  www.lauraruizsaenz.com

Nora Aurrekoetxea  (1989, Bilbo) eta Laura Ruiz (1989, Bilbo). Arte Ederretan lizentziatu ziren biak Euskal Herriko Unibertsitatean, eta lana taldeka garatzen dute 2010. urtetik. Kontu biografikoak direla eta, testuinguru soziopolitikoetan sortutako esanahi-egiturak interesatzen zaizkie, eta hurbileko inguruaren aldaketa-prozesuak lantzen dituzte eskulturaren bitartez.

Gaur egun, Laurak Hezkuntza Artistikoko Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzaren Unibertsitate Masterra ikasten du, eta Norak, berriz, kultura-kudeaketa eta komisariotza proiektuak garatzen ditu Okela sormen lantegiko kide sortzaile gisa. Banakako erakusketa hauek egin dituzte: Katalepsis BilbaoArte Fundazioan (2016) eta Malevich-en Herria Sanz Enean, Zarautz (2015). Jasotako beken artean hauexek daude: BilbaoArte Fundazioaren ekoizpen-beka (2015), Daniel Txopitea ekoizpen-beka (2015) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sormen Artistikorako beka (2016). BilbaoArte Fundazioan (2015) eta Atenasko Y-Residency delakoan (2016) ere egonaldiak egin dituzte.