Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

ÄTAKONTU

Magic Kingdom

2017ko martxoaren 07tik apirilaren 30era

Rekalde Aretoak, Ätakontu-ren erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2017 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak ematen dira ezagutzera.

Ätakontu (Sara Campillo eta Ibai León) artearen eta modaren arloen erdian kokatuta dagoen diziplina askotako proiektua da. Lanaren oinarriak ehunen ilustrazioa eta estanpazioa dira (tradizionala eta digitala).

Proiektu honekin paperaren eta euren serigrafien eta ilustrazioen bidimentsionaltasuna gainditzeko ahalegina egiten dute obraren adierazpen objektualagoaren bila; xedea instalazioaren forma, eszenografiarena, ematea da.

Erabateko askatasuneko jarduketa ludiko baten adierazteko bitarteko moduan eskura dituzten gauza guztiak erabiliz.

Euren erreferentzien artean denetarik aurki zenezake, 90eko hamarkadako jostailuak, soineko arropa erretroen geometriak eta koloreak, reality showei buruzko erreferentziak..., baina baita Hockney-ren igerilekuak, Blinky Palermo-ren obra dotorea, Murakami-ren “jolas parkeak” edo Koons-en poparen ikuspegirik baldarrena ere.

Gustatzen zaigun guztia.

ARTISTAK www.atakontu.es

EHU-UPVn Arte Ederretan lizentziatu ondoren sariak eta ekoizpen-bekak jaso dituzte BilbaoArte edo Arteleku moduko fundazioetan eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundietan.

Euren diziplina askotako proiektuarekin Ätakontuk erakusketak egin ditu herri batzuetan (Espainia, Portugal eta Mexiko), Guggenheim Museoa (Bilbo), Museo Wurth (Errioxa), Galeria 3+1 (Lisboa) bezalako espazio eta museoetan edo Benicassimgo FIB bezalako jaialdietan.

Gaur egun Bilboko estudioan bizi dira eta bertan egiten dute lan; esparruan euren erakusketa-proiektuekin batera, modaren munduarekin lotuta dauden ekintzak egiten dituzte.Besteak beste Ego Mercedes Benz Fashion Week (Madril) & South 36-32N (Kadiz) ekitaldiko bi ediziotan parte hartu dute.