Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Álvaro Gil

MONTA TU T-REX PARTY

2014ko irailaren 05etik urriaren 12ra

Rekalde Aretoak Monta Tu T-Rex Party Álvaro Gil-en erakusketa aurkezten du (Corella, Navarra, 1986), Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artisten lanak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2014 programaren barruan.

Artista Bilbon bizi da, bertan lan egiten du, eta bertan ikasi zituen Arte Ederrak, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, ikerketan aritzeaz gain, artearenesparruan jarduten du. Bi jarduera horiek estu-estu lotuta daude, eta gai bera dute xede: objektuak pertsonalizatzea.

Álvaroren obrari loturik agertzen den funtsezko beste puntu bat muntatzeko jarraibideak dira. Jarraibideak bere diskurtsoan sartu ziren, etengabe garraiatu behar zituelako obrak, alde batetik bestera. Logistika, bidalketa eta ondokomuntaketa egiteko praktikotasun-arrazoiak zirela-eta, obrek desmuntagarriakizan behar zuten. Hasierako haustura traumatiko hori bertute bilakatu, eta beste era batez egin zion aurre bere lan artistikoari: obra desmuntagarriak izatea egiturazko gertaeratzat hartu zuen, eta, batzuetan, eskultura-piezen azken xedetzat ere bai. Horretarako, jarraibideak betez muntatze- eta desmuntatzelanak hobekien egiten dituen maisuarengana jo zuen artistak: Ikeara.

Álvaro Gilek maitasunez gogoratzen ditu beti Ikeako biltegietatik egindako ibilaldi horiek. Izan ere, funtzionaltasunaren eta ekonomiaren zerbitzuan egindako zatiketak goiena jotzen du bertan. Dekorazio-arloko erraldoietako bat da Ikea, diseinu-mota zehatz baten “kontsumitzaileen-irensleen” leinu zabal baten mundu mailako sortzailea. Diseinu merkea, desmuntagarria, birkonbinagarria, gustu eta sotiltasun handiz erosle eta izaki eraikitzaile eta dekoratzaile sentibera izango den horri bere “diseinu etxekotuetako” egituran sartzeko aukera ematen diona.

ARTISTA www.alvarogilsoldevilla

Álvaro Gil Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Gaur egun, bertan ari da lanean, ikertzaile bekadun gisa, ibilgailuak kustomizatzeari buruzko doktoregoko tesia bukatzen. Bere prestakuntza osatzeko, hainbat mintegi egin ditu, hala nola Juan Luis Morazak (Bilbao Arte, 2014) eta Francisco Javier San Martín-ek (Bilbao Arte, 2011) eman dituztenak.

2008. urtetik aurrera, banakako erakusketak egin ditu, adibidez, Brikokustom Louise 21 galerian (Madril, 2013) eta Ornamento a medida Raquel Ponce galerian (Madril, 2014), edo Plastic sweet, artefactos para armar eta DIY. Bricolajismos y otros menesteres hechos a medida Huarte Arte Garaikideko Zentroan (2012 eta 2013) eta Hágaselo usted mismo Guggenheim Bilbao Museoan (2012). Horrez gain, oraintsu egin dituen esku-hartze artistikoen artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: Dame + gasolina Erriberako merkatuan (Bilbo, 2014) eta Diamond Beach Trengandín hondartzan (Noja, 2014).

Taldeka egin dituen jarduerei dagokienez, honako hauek ditugu: Bosteko erakusketa ibiltaria (2013) eta Ertibil Bizkaia (2008, 2011, 2012, 2014), Explum (Puerto Lumbreras, Murtzia, 2009) eta Zinebi jaialdiak (Bilbo, 2008), eta JUST MAD, SWAB eta SUMMA erakustazokak. Gainera, hurrengo talde-erakusketetan parte hartu du: RAL9005 Louis 21 galerian (Madril, 2013), Back in/to black Louis 21 galerian (Palma, 2012) eta Flúor Bizkaiko Batzar Nagusien erakusgelan (Bilbo, 2011).

Bere ibilbide artistikoan barrena, hainbat sari etalaguntza eskuratu ditu, esate baterako, Artista Gazteentzako Iruñeko 3. saria (2009), Bilbao Arte Fundazioaren egoitza-beka (2014), Nafarroako Arte Plastiko eta Bisualetarako laguntza (2012-2013) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza-beka (2012-2013).



Irudiak
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
  • Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party
    Álvaro Gil. Monta tu T-Rex party