Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Haegue Yang%2C %3Cem%3EMoldaketa sentiberen saila itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean%3C%2Fem%3E %282008%29. Sitespecific instalazioa. %3Cem%3EDesberdintasun simetrikoa%3C%2Fem%3E%2C%3Cstrong%3E sala rekalde%3C%2Fstrong%3E%2C Bilbao. Fotograf%26%23xed%3Ba%3A Bego%26%23xf1%3Ba Zubero. %2812%29
Haegue Yang%2C %3Cem%3EMoldaketa sentiberen saila itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean%3C%2Fem%3E %282008%29. Sitespecific instalazioa. %3Cem%3EDesberdintasun simetrikoa%3C%2Fem%3E%2C%3Cstrong%3E sala rekalde%3C%2Fstrong%3E%2C Bilbao. Fotograf%26%23xed%3Ba%3A Bego%26%23xf1%3Ba Zubero. %2812%29

Erakusketak

Egunekoak

Desberdintasun simetrikoa

Haegue Yang

2008ko abenduaren 18tik 2009ko apirilaren 19ra

Komisarioa: Leire Vergara

rekalde aretoak Desberdintasun simetrikoa instalazioa aurkezten du, Berlinen bizi den Haegue Yang artista korearrak estatu osoan egiten duen lehenbiziko bakarkako erakusketa. Honako hau instalazio berri bat da, Yang-ek berariaz egin baitu rekalde aretoan erakusteko. Bereizita dauden hiru alderdi ditu, eta hiru alderdiek batera forma konplexu bat eratzen dute espazioan. Obra hau artistak aurten landu dituen instalazioen multzo baten barruan dago. Lan horretan, gehienbat, abstrakzioa eta narrazioa elkarren artean gurutzatzeak ekar ditzakeen aukera berriak ikertu ditu.

Hala, bada, Kunstverien (Hanburgo), Cubitt (Londres), The Carnegie Museum of Art (Pittsburgh), Portikus (Frankfurt) eta REDCAT (Los Angeles) zentroetan izan ondoren, rekalde aretoak buru ematen dio artista honek 2008. urtean garatu duen lan-prozesu irekiari, hainbat instalazio eratuz eta erretratua abiaburu gisa hartuta Yang-ek landu duen prozesuari.

Desberdintasun simetrikoa instalazioan, artistak lanean jarraitzen du bere esperimentazio-prozesuarekin, eta, hala, bada, bere erara erabiltzen ditu erretratu abstraktuen zirriborroak. Erretratu horiek, alde batetik, etengabe bestearekin talka egiten duen subjektibotasuna nabarmentzen dute, eta, bestetik, gogora ekartzen dizkigute memoria pertsonalen ezkutuko zatietan berez dauden konnotazio politikoak edota ezagutze pertsonala lortzeko izan daitekeen plataforma bat.


Haegue Yang: erakusketarekin zerikusia duten orain dela gutxiko proiektuak

Garatzen ari duen lan berri hau Hanburgoko Kunstverein zentroan jarri zuen abian Yang-ek, han ikusgai egon zen Mountains of Encounters (Elkartzeen mendiak) instalazioarekin (2008ko urtarriletik martxora bitartean). Lan horretan, Yang-ek bereziki nabarmendu zituen japoniarrek Korea okupatu zuten garaian (1910-1945) Kim San borrokalari klandestinoaren eta Nym Wales kazetari amerikarraren artean izan ziren elkartze batzuk, eta, elkartze horiek abiaburutzat hartuta, Koreako historiari buruzko bertsio desberdin bat prestatu zuen. Era horretan, Yang-ek arreta jarri zuen historia ofizialaren alde ezezagun batekoak diren pertsona ospetsu historiko batzuen arteko ustekabeko elkartze batzuk sakonago aztertzeko, eta, horretarako, formatu abstraktuak erabili zituen instalazioan.

Horren ondoren, Lethal Love (Maitasun hilgarria) izeneko instalazioa jarri zuen Londresko Cubitt Gallery-n (2008ko otsailetik apirilera bitartean). Instalazio horren iturria Petra Kelly-ren eta Gert Bastian-en bizitza eta heriotza izan ziren; Kelly bakearen aldeko ekintzailea eta Alemaniako alderdi berdearen sortzailea izan zen, eta, Bastian, berriz, NATOko jeneral ohia eta Kelly-ren maitalea zen. Haien irudi publikoa eta haien bizitza pribatua, bata bestearen gainean ezartzen ziren; eta, hori gogora ekartzeko, Yang-ek eraikuntza porotsu bat egin zuen, pertsiana beneziarrak, esentzien langargailuak, argi-igorgailuak eta ispilu bat baliatuz. Kasu horretan, borroka-esperientzia bat sorrarazi zuen, osagaiak kokapen zehatz batzuetan ezarriz.

2008ko maiatzean Three Kinds (Hiru mota) izeneko instalazioa aurkeztu zuen Carnegie International bienalaren 55. edizioaren barruan, Pittsburgh-eko Carnagie Museoan. Artistak lan horretan azaldu zuen ikuspegia dialektikoagoa izan zen aurreko instalazioetan izandakoa baino. Horren ondorioz, erretratuaren kontzeptua eta narraziorako ematen zituen aukerak urtuta geratu ziren, ariketa abstraktuago batean, eta aldi batez albo batera utzi zuen narrazioko lerro oro. Instalazioa hiruko taldetan antolatutako koloreen eta bilbeen gainjartze konplexu baten gisa eratuta zegoen, eta autoirudikatzeko izan zitekeen plataforma bati buruzko gaian sakondu zuen.

Frankfurt-eko  Portikus galerian Sibblins and Twins (Anai-arrebak eta bikiak) instalazioa aurkeztu zuen (2008ko maiatzetik ekainera bitartean). Hor, goian aipatutako lanean ez bezala, bi pertsona ospetsu historiko hartu zituen berriz narrazioko erreferente gisa. Hain zuzen, Kim San eta Nym Wales bikotea hartu zuen eta, oraingoan, beste bikote baten aurrez aurre jarri zuen: Marguerite Duras-ek eta bere senarrak –hau da, Frantziako Erresistentziako kidea izan zen Robert Antelme-k– osatzen zuten bikotearen aurrez aurre. Lehenengo bikotearen erretratu abstraktua pertsiana beneziar gorrien anabasa bat zen, eta horrek gogora ekartzen zizkigun bikotekideek izan zituzten elkartze klandestinoak. Bestalde, Duras idazlearen bizitzako esperientzia batzuk hartu zituen abiaburutzat –batetik, Antelme zaintzeko egindako lanak, Antelme Dachau-ko esparrutik itzuli zenean, eta, bestetik, idazlearen konpromiso intelektuala eta politikoa–, eta hainbat eskultura eraiki zituen, Duras-en apartamendua erreferente gisa izanda.

Udan, Yang-ek Berdintasun simetrikoa izeneko instalazioa jarri zuen Los Angelesko REDCAT institutuan; eta instalazio hori eta orain rekalde aretoan ikusgai izango duguna aski hurbil daude. REDCAT-eko instalazioan, artistak alde batera utzi zuen bakarrik pertsona ospetsu historikoak erabiltzeko joera, eta elkarrizketa irekiago bati ekin zion, biografietako txatalak eta bere bizitzako esperientzia ere tartekatuz. Instalazioak Duras-ek Indotxinan igarotako haurtzaroa iradokitzen zuen, eta transferentzia moduko zera bat zegoen Yang-en haurtzaroarekin. Horren ondorioz, giro tropikalez eta malenkonia beroz beteriko instalazio bat sortu zuen, kolonietako migrazioak, deskolonizazioa eta atzerriratze subjektiboa bezalako kontzeptuak oinarritzat zituena.


Haegue Yang: Desberdintasun simetrikoa rekalde aretoan.

rekalde aretoan dagoen instalazioak Desberdintasun simetrikoa izena du. REDCAT institutuan erabilitako estrategien antzekoak diren ildoei jarraitzen die, eta, hala, instalazio hau aurrekoaren irudi alderantzikatua da, artistak berriz ere hartu baititu sail horretako instalazioetan erabiltzen dituen osagaiak: pertsiana beneziarrak, ispiluak, infragorrien berogailuak, haizagailuak, argi-igorgailuak, lurrin-langargailuak eta soinu-iturri bat. Materialak era koreografikoan daude banatuta, eta gunea ondo bereizitako hiru alderditan dago zatituta.

Lehenengo alderdia REDCAT-en egindako instalazioaren oroipen modura antolatuta dago. Hala, hemen ere Duras-en haurtzaroa azaltzen da berriz; idazleak bereizketa jasaten zuen Indotxinako gizartean, eta oroipen horrek artista iradokitzen du. Pertsiana beneziarrak nahastuta daude, kodetutako komunikazio-sistema sofistikatu baten gisa; eta argi gorriko kanoiak muntaia horietan barneratzen dira, eta nostalgia epel batez blaitzen dute aldea.

Bigarren alderdia eratzeko, zuria eta beltza nahasi ditu, pertsianen bi lerro zehaztuetan; lerro horiek elkarren artean gurutzatzen dira, eta kanpoaldearen eta barnealdearen artean zatikatzen den sentsazio nahasgarri bat sorrarazten dute. Argi zurien sugarrak talka egiten du pertsiana beltzen hegal hautsien gainean, eta hegalen linealtasunaren erritmoa eteten du. Horrez gain, era askotako lurrinak barreiatzen dituzten sei langargailu daude, eta horiek zentzumenezko gako batzuk ematen dizkigute, topografia antagoniko honetan barrena nabigatzeko. Gorputzaren politikei eta gerrari buruzko ideia horiek Duras-en irakurketen ondorio dira; artistak ideia horiek itzultzen ditu, eta zentzumenezko hondakin bilakatzen ditu, zentzumenak era aldakorrean banatuta dituen gune honetan ezarrita.

Azkenik, azken alderdia dago, eta horrek iritzi zabalagoak iradokitzen dizkigu. Hainbat unitate ditu, eta unitate horiek era askotako kolorez margotutako pertsianek eta ispiluek eratzen dituzte. Materialen banaketa hori aretoaren atzealdeko bazter batean dago paratuta. Horren aurrez aurreko aldean, zabalik dagoen mikrofono bat dago, gonbidapen gisa jarrita, baten batek noiz erabiliko zain. Yang-ek gune hori aldi batez betetzea proposatzen digu; horrenbestez, artistak era berri batez bultzatu edo akuilatu nahi du subjektibotasunen arteko elkartzea.

Haegue Yang: datu biografikoak

Haegue Yang Seulen jaio zen 1971. urtean. Berlinen eta Seulen bizi da, eta bi hiri horietan lan egiten du. Bakarkako erakusketa asko egin ditu; besteak beste, hauek: Asymmetric Eguality (2008), Redcat, Los Angeles; Siblings and Twins (2008), Portikus, Frankfurt; Lethal Love (2008), Cubitt, Londres; Unpacking Storage Piece (2007), Haubrokshows, Basilea; Seven Basel Lights (2007), Art Basel Statement, Remote Room (2007), Galerie Barbara Viem (Berlin); Sadong 30, (2006), Seul; eta Haegue Yang: Unevenly (2006) BAK, basis voor actuele kunst, Utrecht.

Bestalde, hainbat talde-erakusketatan hartu du parte; orain dela gutxi egin dituenen artean, hauek nabarmenduko ditugu: Eurasia: Geographic Crossovers in Art (2008), Museo di arte moderna e contemporanea di Trento e Rovereto (MART), Rovereto; Life on Mars (2008) 55th Carnegie International Carnegie Museum of Art, Pittsburgh; Wessen geschichte/ Whose Hi(story) (2008), Hamburger Kunstverein, Hanburgo; Brave New Worlds (2007), Walker Art Center, Minneapolis; Tomorrow (2007) Artsonje Center, Seul; Kumho Museum of Art, Seul; If I can’t dance, I don’t want to be part of your revolution: Feminist Legacies and Potentials in Contemporary Practices (2007) Museum van Hedendaagse Kunst Antwerpen (MuHKA), Anberes, eta de Appel Arts Center (Amsterdam); Imagine Action (2007), Lisson Gallery, Londres; eta Como viver junto (2006) 27th Sao Paulo Bienal, Sao Paulo.


Haegue Yang. Desberdintasun simetrikoa: katalogoa

rekalde aretoak bi liburuki dituen katalogo luze bat eman du argitara, Los Angelesko REDCAT institutuarekin lankidetzan. Lehenengo liburukia Yang-ek REDCAT institutuarentzat berariaz egin zuen Berdintasun asimetrikoa instalazioari buruzkoa da; eta, bertan, hainbat egileren testuak bildu dira. Hona hemen egileak: Clara Kim, erakusketaren komisarioa eta zuzendaria; Marcus Steinweg filosofo alemaniarra; Eungie Joo, New York-eko New Museum-en hezkuntza-programako komisarioa; eta Doryun Chong, Walker Art Center zentroko komisarioa. Bigarren katalogoan, berriz, rekalde aretoan dagoen Desberdintasun simetrikoa instalazioari buruzko informazioa jaso da; eta hainbat testu bildu dira. Honako hauek dira testuen egileak: Max Andrews, arte-kritikaria eta Latitudes komisariotza-proiektuko zuzendarikidea; eta Jie-Hyun Lim, Hanyang Unibertsitateko Kultura Konparatzaile eta Historia Ikerketako Institutuko zuzendaria. Horrez gain, elkarrizketa bat transkribatu da; hauek dira parte hartu duten kideak: Melanie Ohnemus, Portikus-eko komisarioa (Frankfurt); Bart van der Heide, Cubitt-eko komisarioa (Londres); Pablo Lafuente, Afterall aldizkariko argitaratzailea eta kritikaria (Londres/ Los Angeles); Asier Mendizabal, artista; Leire Vergara, rekalde aretoko komisarioa; eta Haegue Yang. Instalazioan dauden argazkiak Begoña Zuberok egin ditu. Bi liburuak Stripe zerbitzuko Gail Swanlund-ek, Katie Hanburger-ek eta Jon Sueda-k diseinatu dituzte.

Bisitaldi gidatuak

Urteko ostegun guztietan izaten dira, 19:00etan. Izena eman nahi baduzu, etor zaitez aretora bisitaldia hasi baino bost minutu lehenago; ez duzu besterik egin behar.


 



Irudiak
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (1)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (1)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (2)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (2)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (3)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (3)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (4)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (4)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (5)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (5)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (6)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (6)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (7)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (7)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (8)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (8)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (9)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (9)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (10)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (10)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (11)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (11)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (12)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (12)
  • Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (13)
    Haegue Yang, Moldaketa sentiberen saila- itzalik gabeko ahotsa hiruren gainean (2008). Site-specific instalazioa. Desberdintasun simetrikoa, sala rekalde, Bilbao. Fotografía: Begoña Zubero. (13)