Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

%3Cp%3E%3C%2Fp%3E
%3Cp%3E%3C%2Fp%3E

Erakusketak

Egunekoak

Kosta, erasoa, berbera

Dolores Zinny Juan Maidagan

2007ko otsailaren 08tik apirilaren 15era

Kosta, erasoa, berbera izenburupean, Berlinen bizi diren Dolores Zinny eta Juan Maidagan artistek 'bereziki rekalde aretorako egindako' instalazio berri bat aurkezten dute, diseinua, pintura, eskultura eta arkitekturaren arteko joko elkarkaria ezartzen duen lan sail batez osatuta. Erakusketa honen abiapuntua Luzatu mihia izenburua duen eskultura eraikin bat da, kordatutako funtsezko materialekin (egurra eta poliesterra) egindako sail bi erakusketa espazioan zehar hedaturik. Erakusketa honekin batera lan osagarri batzuk daude, pieza horretantxe inspiratutako marrazkiak adibidez, collage eta eskultura txiki sail bat eta 2005ean oihalean egindako formatu handiko lan bat erakusketarako berregokituta.

Multzoak instalazioaren kontzeptualizazio fasean zehar artistek garatutako lan prozesuak biltzen ditu. Izatez, hasieran kartoi eta paperaz egindako maketa, geroko aretoko espazioan eraikin arkitektonikoaren diseinuaren itzulpen formala denaren kasua da; edo baita baliabide geometriko baten errepikapena, kasu honetan elipsea, elementu estetiko bereizi bezala eratu arte. Formatu batetik besterako, hizkuntza batetik besterako trantsizio edo itzulpen prozesu hauek dira erakusketa hau pizten duten jatorrizko ideietako batzuk. Izatez, zentroko eskulturak mugimendu horren irudi bezala funtzionatzen du: hedatu, elkar topatu eta etengabe topo egiten duten korronte biren figura.

Zinny eta Maidagan-en lana erakusketa espazioan arkitektura interbentzio proposamenek bereziten dute. Interbentzio horietako batzuk formalismo post-minimalistaren ildoan garatzen dira 'minimal tradizio estetikoari erreferentzia argiarekin egindako arkitektura moldaketa diskretu bezala ezartzen diren heinean' beste batzuek, ordea, kokatzen direneko espazioaz gogoeta zuzena egiteko aurretiaz egindako maketa txikietako eszenatoki subjektiboak arkitektura eskalan birsortzen dituzte. Soilki fisikoa denaz haraindi euren instalazioetan dimentsio poetikoa agertzen da, espazio bat, erakunde bat edo balore sistema bat interpretatzean konbentzionalismo mota guztiak erronkan jartzen dituzten fikzioak ekoizteko asmoarekin lirismo maila ezberdinak erabiltzean. Euren gogoeta espazialek fikzioa espazioaren espezifikotasunarekin nahasten dute, fantastikoa metafisikoarekin, eta literatura elementu bat sartzen dute, guzti hori, erakundearen kritika ortodoxoarekiko gogoeta alternatiboa sustatzeko nahiaz.

rekalde aretoko interbentzioa irakurketa posible anitzetan hedatzen da. Euretariko batek, adibidez, izenburutik zuzenean ikuslea 'mihia luzatu dezan' animatzen du: medikuak azterketa egiteko ahalik eta gehien ateratzeko eskatzen dueneko bezala; egitean ahalegindu eta iseka eginez aldi berean. Baina instalazioak material biren sekuentzien mugimendu dialektikoa ere nabarmentzen du bere forma alditsua lengoaiaren mugimenduaren metafora bezala proposatzeko: Historiaren indarrak bultzaturik trabatu arte beste batenganantz hedatzen den lengoaia. Artistek proposatzen duten azken kontrakotasun horren irudian zehazki egiten dugu topo berriz Dolores Zinny eta Juan Maidagan-en arte praktikako konstante batekin: arte lanaren aurrean, edo esperientzia absolutuaren bete gabeko promesean ematen den jarraikako fenomenologi hausturaren agertzea.