Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

SOL LEWITT

Wall Drawing #700

1992ko maiatzaren 29tik irailaren 13ra

Sol Lewitt (1928-2007) arte garaikidearen funtsezko artistetako bat da.  1992an, erakusleihoan eta areto nagusian esku hartu zuen bere Wall Drawing #700 lanarekin, Bilborako berariazko diseinu bat.

Ipar Amerikako artista kontzeptual honen lan guztiak bezalaxe, iragankorra da eta, hori egiteko, beste pertsona batzuen laguntza izan zuen.  Besteak beste, Adel Alonso, Iñaki Álvarez, Josué Pena eta Iñaki Sáez artista euskaldunek esku hartu zuten; zehazki, Lewitten diseinuak margotu zituzten Rekalde Aretoko hormetan, hormako esku-hartze aparta sortuz.

Lewitten horma-marrazki bakoitza iragankorra da erakusketa-espazioan; horregatik, Wall Drawing #700 bizirik dagoen izaki bat da eta, berriz margotzekotan, bere eskala eta diseinua egokituko dira, beste erakusketa-espazio berri batean sartzeko, non beste esku batzuek egikarituko dituzten artistaren aginduak.

Wall Drawing #700 bariazio serialetan oinarritutako lan bat da, ideia, kontenplazio aktiboa eta esperimentazio espaziala indartzen dituena ikuslearengan.



Irudiak