Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Bekak

Aurrekoak

2010 Het Wilde Weten, Rotterdam

Rekalde Erakusketa Aretoak S.L., Rotterdameko Het Wilde Weten (HWW)-ek antolatutako hiru hilabeteko (2010eko iraila, urria eta azaroa) egotaldi programa dela eta, Bizkaian erroldatutako artistentzako beka deialdia egiten du.

Hautagaia, HWW programako artistek eta zuzendariak izendatutako batzorde baten bitartez aukeratuko da. Bekarekin etxebizitza, estudio, bidai gastuak eta mantenu eta produkziorako diru kopuru bat izango da.

Derrigorrezkoa izango da, hautatutako artistaren lana aurkeztu eta eztabaidatzeko ospatuko den seminario batean parte hartzea, beraz, beharrezkoa da ahozko ingelesa menperatzea. HWWeko egoitza garaiaren amaiera aldera lanaren erakusketa egiteko aukera dago.

Artista hautatua: Yolanda de los Bueis

www.spyoy.com

www.hetwildeweten.nl

Irudiak