Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

COVID-19 PROTOKOLOA

2020ko ekainaren 09an, 00:00etan

Rekalde Aretoak berriro irekiko ditu ateak. Ordutegia aldatu dugu eta bisita protokolo bat eratu dugu bisitarien segurtasuna bermatzeko.

ORDUTEGIA

Ordutegia hurrengoa izango da:
Astelehenetik larunbatera: 11:00etatik 18:30etara.
Igande eta jaiegunetan: itxita.

BISITAN ZEHAR

  • Une oro errespeta itzazu zentroko langileen jarraibideak eta bisitan zehar dauden seinaleak eta oharrak.
  • Garbitu eskuak sartzerakoan, bisitan zehar edozein elementu ukitu ondoren eta irteterakoan.
  • Maskara derrigorrez erabili behar duzu areto barruan zauden bitartean.
  • 2 metroko distantzia gorde bisitarien artean edo bizikide talde desberdinen artean.
  • Ahal dela ez ukitu barandak, botoiak, ukipen-pantailak...
  • Maskara eta eskularruak irteerako edukiontzira bota ditzakezu.

* Baldintza guzti hauek aldatu daitezke hurrengo asteetan.


Beste ebentuak