Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Ekoizpena eduki irekian. Talde partaidetza praktika berriak

2005eko maiatzaren 26an, 19:00etan

Leire Vergarak moderatutako mahaingurua.

Amatau TBko Oier Etxebarria eta Olaia Miranda-k hartuko dute parte eta baita Iratxe Jaiok ere, Klaas van Gorkum-ekin batera Op TV partaidea izanik.

Amatau TV antenak jardunaldien eremuan pasadan azaroan, Bilboko San Frantzisko auzoko telebista aske eredu berri bezala sortu zen. Bere ekintzen artean emisio irekiko ikus-entzunezko materialaren proiekzioa eta topaketa eta eztabaida foroen antolaketa, zein Europan telebista lokabeen tailerrak edo software libre eta giza mugimenduak biltzen ditu.

Op TV Michiel Voet eta Jeroen Bisscheroux arkitektoak, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistak eta artistek zuzendutako ekoizpen espazioa den Op Trek-en partaidetzatik sortu da. Op TV Deen Hague-ko langile eta etnia anitza den Transvaal auzoan, berreraikitze prozesuan bete-betean dagoen gunean, burututako proiektu sail baten barruan dago.


Beste ebentuak