Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Publikoa eta pribatua Feminismotik

2006ko maiatzaren 04an, 19:00etan

Publiko guztientzat talde erakusketa dela eta, María Xosé Agrak 'Publikoa eta pribatua Feminismotik' hitzaldia eskainiko du. Publiko-pribatuaren dikotomiaren ulermen historiko eta politikoetatik abiatuz, pertsonala politikoa da� lemak hartzen dituen esanahi ezberdinetan eta publiko eta pribatuaren esferen birdefinitzean arreta jarriz, dikotomia horrekiko kritika feministak aurkeztuko ditu María Xosé Agrak. Azken finean, ohiko politika karakterizatzen duten gaiak eta eztabaidak, aldatu eta zabaltzeko feminismoa zein neurritan saiatzen den erakustean eta gizartearen demokratizazioan sakontzean datza.

María Xosé Agra Filosofian doktorea da, Filosofia moral eta politikoaren irakaslea Universidade de Santiago de Compostela-n eta pentsamendu etiko-politiko feministaren inguruan gogoeta eta eztabaidetan jarduera zabalduna, proiektu eta foro anitzetan bere partaidetzak, zein bere argitalpen ugariek adierazten dutenez. Bereziki interesaturik teoria kritiko feministan eta justizia sozial eta orokorrean.

Hitzaldi hau Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Politiketarako Arloak laguntzen du.


Beste ebentuak