Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Francesco Petrarca-ren eskutitzaren irakurketa

2019ko ekainaren 11an, 18:30etan

Francesco Petrarcaren eskutitz honen irakurketa:   Mont Ventouxerako igoera (1.336).
laSIA proiektu txikia

Rekalde aretoan testu horren irakurketa egingo da, laSIA (EHU/UPV) ikerketa-taldearen proiektu baten hasiera gisa. Proiektu horren izenburua hau da: Seranteserako igoera (Petrarcaren ondoren). Petrarcak 1336an datatzen duen eskutitza, funtsezko testutzat hartu izan da alpinismoaren historian; kontakizun horretan, bat egiten dute naturaren pertzepzio estetikoak eta alegoria moralaren pisuak.

Saio horretan gurekin izango dugu Iñigo Ruíz Arzalluz, Latin Filologiako EHU/UPV-ko irakaslea, Petracari buruzko aditua eta idazlan honen azken edizioaren itzultzailea.

2019ko ekainak 11, asteartea, arratsaldeko 18:30etan

Sarrera librea lekuak agortu arte.


Beste ebentuak