Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Iruten - Garrobi

2015eko martxoaren 13an, 18:30etan

Laurita Siles-ek Rekalde Aretoaren erakusleihoan ekintza kolektibo bat egitea proposatu du Garrobi Getxoko artisten harrobiarekin batera.

Artistak ardatz batekin artilea iruten irakatsiko die Garrobiko kide batzuei. Neolitoko tresna bat da ardatza eta gaur egun ehun-zuntzak iruteko erabiltzen da.

Jostea eta irutea denboraren igaroaren eta gertakarien garapenaren metaforak dira.
Parkak, Moirak, Atenea eta Ariadne mitologiako pertsonaietan oinarritutako ekintza da. Sinbolikoki irutearekin, jostearekin eta antzeko zereginekin erlazionatutako jainkosak dira guztiak. Haien unibertso sinboliko sakonean murgiltzen da, bertatik nortasunaren bestelako ereduak eta kolektiboaren erlazioa sormenetik eta utopikoa eta anakronikoa denetik abiatuz berriz definitzeko erabilgarriak izan daitezkeen arketipoak ateratzeko.

“Gure betebehar ederra labirintu bat eta hari bat ditugula imajinatzea da. Ez dugu haria inoiz aurkituko; beharbada aurkituko dugu baina gero fedezko egintza batean galduko dugu, kadentzia batean, amets batean, filosofia deitzen diren hitzetan..."
Jorge Luis Borges


Beste ebentuak