Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Javier Riaño

2015eko otsailaren 06tik maiatzaren 10era

Rekalde Aretoak Javier Riaño (Bilbo, 1959) pintorearen erakusketa aurkezten du, azken bost urteetan egin dituen hirurogei obra inguru, hainbat bilduma pribatutako lanak denak. Aukeraketa garrantzitsu honek argi islatzen du Riañoren obran agertzen den kezka nagusia: arkitekturaren gainean etengabe lan egitea, barneko zein kanpoko espazioetan, gizakien batere arrastorik gabe.

Javier Riañoren ibilbide luzean, bilakaera argia sumatzen da, hiperrealismotik eta pop art mugimendutik hurbil zeuden bere lehenengo lanen postulatuetatik, paisaia eta arkitekturari lehentasuna ematen dieten azken obretara. Bitartean, eragin figuratiboari eutsi, eta aurreko aldikoak baino arinagoak ziren lanak egiten hasi zen, baina kolorea alde batera utzi, eta marroien sorta bati heldu zion, grisen eskala modura, bere helburu berriaren –argiaren– azterketa piktorikoaren ildotik ez aldentzeko.

 
Errotikako aldaketa horrek ekarri zuen aldi berria da erakusketa honetan ikusgai dena. Hor, Riañok areago finkatu zuen bere estrategia, koloreari eutsiz, argia aztertuz eta espazio arkitektonikoei lotutako gaiak landuz.

Pieza horiek formatu handikoak izaten dira. Batzuetan forma zirkularrekin esperimentatzen du, eta, besteetan, muturreraino eramaten du euskarriaren horizontaltasuna, eraikitako azaleren handitasuna erakusteko, erabat inguratzen gaituztela eta alboetatik ihesbiderik ez dagoela adierazteko. Sail laburretan lantzen ditu berak hautatutako gaiak, auzi/irudi bati buruzko hainbat bertsio, aldaera arinekin: igerilekuak dituzten barnealdeak, eskailerak dituzten barnealdeak, museoen barnealdeak, eraikinen barnealdeko patioak, korridoreak, tunelak eta abar.
Azken sailean, Riañok bat-batean aldatzen du erregistro kromatikoa, eta guztiz monokromatikoak diren margoen zikloa lantzen du. Kolore okreak eta grisak alde batera utzi, eta hori biziak, gorri minak, turkesa-kolore liluragarriak agertzen dira orain… margolariak bat-batean bere alderik popena berreskuratu izan balu bezala.

ARTISTA

Javier Riañok adinez nagusia izan orduko hasi zuen arte-ibilbidea. Lehenbiziko lan horiek, banakako hainbat erakusketatan egon ziren ikusgai, esate baterako, Arteta Galerian (Bilbo, 1980), Basauriko Kultura Etxean (1983 eta 1985), Bilboko Aurrezki Kutxan (1983), Windsor Kulturgintzan (Bilbo, 1987) eta Ederti Galerian (Bilbo, 1993).

Urteak aurrera joan ahala, arte garaikidean pintura figuratiboa aldarrikatu zuten artisten belaunaldi bateko kide garrantzitsua izan zen Riaño. Ez zuten mugimendu bat eratu, baina nola-halako topos bat zuten batera, sorkuntza-lanari ekiteko.

Gero, aldi berri bati ekin zion, Juan Manuel Lumbreras Galerian (Bilbo, 2003) eta Xanon Galerian (Madril, 2005 eta 2006) ikusgai jarri zituen obrekin. Bere azken ekoizpena toki hauetan egon da erakusgai: 2007an eta 2012an Madrilgo Alexandra Irigoyen eta Ansorena galerietan, hurrenez hurren, 2010ean New Yorkeko Gabarron Foundation-Carriage House Center for the Arts-en, eta 2011n Mexikoko Centro Fox-en.

Bereziki nabarmendu behar da 1996. eta 2010. urteen artean Javier Riaño BilbaoArte Fundazioko zuzendaria izan zela. Bestetik, hainbat erakunde eta argitalpenen lankidea eta aholkulari artistikoa izan da, eta erakusketa ugaritako komisarioa ere bai, adibidez, Manolo Valdésen (BilbaoArte, 1996) edota Robert eta Sonia Delaunayren (Fundación Bancaja, 2003) obraren inguruan egin diren erakusketetan.



Irudiak
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño
  • Javier Riaño
    Javier Riaño