Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Con la cámara a cuestas

2014ko otsailaren 27an, 17:00etan

Con la cámara a cuestas, Deustuko Uniberstitateko Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan ikerkuntza taldearekin eta Munduko Medikuak eta Ignacio Ellacuria Elkartearekin lankidetzan egindako proiektua da.

Proiektuaren helburu nagusiak, pertsona migratuen kultura eta batez ere arte garaikidearekiko eskuragarritasuna erraztea eta ahalduntze pertsonala sustatzea da, EMMET GOWINen erakusketari bisita komentatua eginez.

Lankidetza honen bitartez argazkien narrazio eta testigantza ahalmena sustatu nahi dugu. Pertsona migratuen testigantza jaso nahi dugu, beraien egunerokotasunaren inguruan gogoeta egiteko, beraien egunerokotasuna hiri berri baten, kultura berri baten eta bizitza berri  baten.

Parte-hartzaileak bere osotasunean emakume migratuak dira. Hauek ateratako argazkiek eguneroko ibilbideak aurkeztuko dizkigute, ohiturak, familiarekiko erlazioa, ingurunea eta bizi diren auzoak.

Rekalde Aretoak otsailaren 27tik eta martxoaren 9a arte, Con la cámara a cuestas. Emakumeen begiratuak proiektu barnean egindako argazkiak aurkeztuko ditu.

Proiektuaren parte hartzaileekin topaketa
Martxoak 8, 17:00etan

Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen dugu, "Con la cámara a cuestas. Emakumeen begiratuak" proiektuaren protagonistekin batuz. Parte hartzaileek beraien esperientzia taldearekin partekatuko dute Rekalde Aretoan.

Doako jarduera. Aldez aurreko izen ematerik gabe.


Beste ebentuak