2014ko otsailaren 27an, 17:00etan
Con la cámara a cuestas, Deustuko Uniberstitateko Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan ikerkuntza taldearekin eta Munduko Medikuak eta Ignacio Ellacuria Elkartearekin lankidetzan egindako proiektua da.
Proiektuaren helburu nagusiak, pertsona migratuen kultura eta batez ere arte garaikidearekiko eskuragarritasuna erraztea eta ahalduntze pertsonala sustatzea da, EMMET GOWINen erakusketari bisita komentatua eginez.
Lankidetza honen bitartez argazkien narrazio eta testigantza ahalmena sustatu nahi dugu. Pertsona migratuen testigantza jaso nahi dugu, beraien egunerokotasunaren inguruan gogoeta egiteko, beraien egunerokotasuna hiri berri baten, kultura berri baten eta bizitza berri baten.
Parte-hartzaileak bere osotasunean emakume migratuak dira. Hauek ateratako argazkiek eguneroko ibilbideak aurkeztuko dizkigute, ohiturak, familiarekiko erlazioa, ingurunea eta bizi diren auzoak.
Rekalde Aretoak otsailaren 27tik eta martxoaren 9a arte, Con la cámara a cuestas. Emakumeen begiratuak proiektu barnean egindako argazkiak aurkeztuko ditu.
Proiektuaren parte hartzaileekin topaketa
Martxoak 8, 17:00etan
Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen dugu, "Con la cámara a cuestas. Emakumeen begiratuak" proiektuaren protagonistekin batuz. Parte hartzaileek beraien esperientzia taldearekin partekatuko dute Rekalde Aretoan.
Doako jarduera. Aldez aurreko izen ematerik gabe.
Eduardo Sourrouillerekin topaketa
2024ko martxoaren 14an, 19:00etan
2024ko otsailaren 23an, 19:00etan
Cartas a Petrarca liburuaren aurkezpena
2024ko urtarrilaren 31an, 18:00etan
Tailerra: Poema fisikoa II, Laura Samekin
2024ko urtarrilaren 23an, 18:00etan
Eduardo Sourrouillerekin topaketa
2024ko urtarrilaren 18an, 19:00etan
2024ko urtarrilaren 11an, 19:00etan