Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Informe Robinson Master Class

2013ko maiatzaren 04an, 11:00etan

11:00tik -13:00era

Rekalde Aretoa Thinking Football Film Festival jaialdira batzen da http://www.thinkingfootballfilmfestival.com -Athletic Club Fundazioak antolatua –. Horretarako, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleen eta Informe Robinson telebista-programako errealizadore eta gidoigileen (Raúl Román, Juan Porres eta Edgar Delgado) artean egingo den Master Class-a jasoko du.

ROBINSON TXOSTENA “Fútbol en el infierno” eta “La leyenda del Trinche Carlovich”
Michael Robinson, Juan Porres, Jose Luis de la Osa, Raul Roman, Edgar Delgado, Adolpho Cañadas
Espainia 2012 / Espainia 2011
27 minutu / 25 minutu
Robinson Txostena Espainiako telebistaren kirol erreportaje eta dokumental programaren erreferentea da. 2007an, Michael Robinson kirol esatari eta futbolari ohiak Canal Pluserako sortua, idazlari eta errealizadore lantaldearen gaitasunak paregabeko programa batean bihurtu du. Futbol inguruko bi pieza onenetarikoak aurkeztuko ditugu; alde batetik, “Fútbol en el infierno” dokumentalean, Saturnino Navazo Tapias futbolariaren istorioa berreskuratzen da, Mauthausen kontzentrazio-esparrutik bizirik irten zena. Bestetik, “La leyenda del Trinche Carlovich” lanean paregabeko jokalari baten urratsen arrastoari segitzen zaio, errealitateak eta kontaketak bat egiten duten mitoan bihurtuta.


Beste ebentuak