Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

La saga de los sucesos III. RuEmaniak

2013ko maiatzaren 03an, 21:00etan

RuEmaniak kolektiboaren La saga de los sucesos III performancea.

La saga de los sucesos III (Gertaeren saga III) (2012) izenburuko lanean bi emakumeren istorioa kontatzen da. Leku ezezagunen batean kokatutako oasian kondena bana betetzen ari dira eta hantxe bizi dira garraiatu dituen zezenarekin, oasiarekin, palmondoarekin eta gauarekin batera. La saga de los sucesos lanak aurkezten duen munduraino iritsi ahal izateko, begiak erdi ixteko gai izan behar duzu eta gauzei euren izenaz deitzen ahaztu behar duzu.
La saga de los sucesos II obran bezala, interesak lehengoa izaten jarraitzen du: itxurak albo batera utzi, forma fisiko azalekoena zeharkatu eta gure gorputz fisikoaren mugetatik askoz harantzago dagoen energia eremu batera heltzeko aukerarekin esperimentatzen jarraitu; “hor kanpoan” jarri behar gara harremanetan beste pertsona baten eremu emozionalarekin eta hantxe jar daiteke ikuslea gurearekin harremanetan.
“Itxura”, “ikus daitekeena”, “besteak egiten duena” eta “nola egiten duen” aztertzeari uzten zaionean, energia eremuak zeharkatu eta/edo gainjarri egiten dira. Orduan “energia kolektiboaren” eremua sortzen da, eta une horretatik aurrera sintonian jartzen zara eta taldea (ikus-entzuleak/interpreteak) osziladore energetiko bihurtzen da.

RuEmaniak taldeak sorkuntzan eta analisian dihardu eszenaren eta ikus-entzunezkoen eremuan. Alaitz Arenzana, María Ibarretxe, Izaskun Santamaría eta Jorge Lastra dira taldeko kideak: dantzan, performancean, zinema esperimentalean eta bideo-sorkuntzan lan egiten duten sortzaileak.
Hainbat proiektutan elkarrekin jardun zuten 2000. urtearen hasieratik aurrera, eta 2008an kolektibo bat eratzea erabaki zuten, Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas (Animaliei, topaketei eta autobideei buruzko oharrak) izeneko pieza batera sortzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboarte Fundazioak diruz lagunduta. Ondoren Sergei eta Northstar Canada 240 lanak egin zituzten eta azken horrek lehenengo saria jaso zuen Madrileko 26. Koreografia Lehiaketan (2012).

Fitxa artistikoa
Ideia, sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: María Ibarretxe eta Izaskun Santamaría
Musika: Hrsta, Portishead, Mozart
Musikaren moldaketak: Jorge Lastra
Zuzendaritza-laguntzaileak: Alaitz Arenzana eta Jorge Lastra
Iraupena: 16’

Sarrera librea lekua bete arte.


Beste ebentuak