Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Bodies Unlimited!. subRosa Kolektiboa

2010eko azaroaren 02an, 16:00etan

DIY Zientzia tailer-laborategia. Ikastaroa, Maria Ptqk-en SoftPower proiektuaren barruan.

Noiz: Azaroaren 2tatik - 5era, asteatetik ostiralera.

Ordutegia: 16tik 19:30arte.

Partalde kopurua, gehienez: 20

Prezioa: 30 €

Matrikula epea: Urriak 1tik 8era.

Aukera askeko kredituak: 1

Lankidetzan, UPV / EHU BILBAK kultur kudeaketarekin.

Tailerra: Artistaren/ikertzailearen gorputza (gure gorputzak) eta eguneroko esperientzia era berean aztertzaile eta aztergai dira, Tailer honetan parte-hartzaileei gaia eta prozesua azaiduko zaizkie irakurketa, eztabaida eta ikuskaldien bidez, baita aurkezpen baten bidez ere, partaidetzako eta diziplina arteko testuinguruetan subRosak nola lan egiten duen erakusteko , hots, teoriatik praktikara, eta alderantziz. Tailerrak diziplina arteko ezagutzaren ekoizpen, truke eta adierazpenarekin beste era batera esperimentatzeko aukera emango die. Jardueren artean ondorengoak egon daitezke: idazketa , marrazketa, gorputazrekin egindako lana eta eremu tecnologikoetarako, laborategietarako eta nekazaritzako esperimentazioko guneetako bisitak. Parte-hartzaileak taldetan banatuko dira eta hauetako bakoitzak proiektu bana prestatuko  du, bukaeran aurkezteko.

Kolektiboa: subRosa taldeak, 1997 sortuak, zelula ziberfeminista ugalgarritzat jotzen du bere burua, kultur ikertzaileek osatua. subRosak artea, aktibismoa eta politika elkartzen ditu teknologia, zientzia, genero eta kapital globalaren arteko elkarguneak eta horiek zurkuitu integratuan emakumeen gorputzei, bizitzei eta lanari dakarzkietan ondorioak ikuspegi kritikotik aztertze aldera. Egun taldea Faith Widingek eta Hyla Willisek osatzen dute.


Beste ebentuak