Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Inmersiones eta Amarika proiektua

2010eko maiatzaren 25ean, 19:00etan

INMERSIONES eta AMARIKA proiektuen aurkezpena.

www.inmersiones09.net
Inmersiones 09 egungo testuinguruan artista eta talde hurbilen edo berrien ekoizpen garaikideak aztertzeko sorturiko proiektu-ekintza-bilgunea da. INM09 delakoak euskal arteari adierazpen guztietan laguntzeko plataforma gisa jarduten du, artisten komunitatea sortuz.
Bigarren edizio honetan helburua difusioa eta lan-sare berriak sortzea izan da. Inmersiones-en gertatutako jarduerak katalogo batean bildu ditugu eta estatuan zehar dauden hainbat erakunde eta museotan egon gara tour baten bidez, proiektua eta gure artistak ezagutzen emateko.

www.amarika.org
2008tik aurrera, Amarika Proiektua modu kolektiboan garatzen da, batzorde aholkulari eta batzar hiritar baten bidez. Batzarra anitza da non edonork parte har baitezake. Batzarrak batzordearen kideak izendatzen ditu eta aldizka proiektuaren irizpide orokorrak egiaztatzen eta kontrastatzen ditu.
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren menpeko hiru artegune lankidetzan kudeatzen dira.


Beste ebentuak