Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

museoak, gizarte sareak eta teknologia 2.0

2010eko uztailaren 06an, 09:00etan

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Bilbao Arte eta Kultura uda ikastaroen laguntzarekin. 

Noiz: uztailak 6a eta 7a (asteartea eta asteazkena)
Non: Rekalde Aretoa (Bizkaiko Foru Aldundia)
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Tarifak: ikasle eta langabetuak 35 €. Beste guztiak 70 €. Maiatzaren 3tik 31ra egindako matrikulek %10eko deskontua izango dute.
Matrikula epea: maiatzaren 3tik uztailaren 2ra
Balio akademikoa: 20 ordu
Koordinatzailea: Álex Ibáñez Etxeberria (UPV/EHU)
Hizkuntza: gaztelania

Programa

1. eguna, asteartea, uztailaren 6a
09:00etan
Dokumentazioa banatzea
09:15ean
Museoen eta Web 2.0 ren egungo egoera
MIKEL ASENSIO (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa)
10:45ean
Integrating mobile and social media in the museum as distributed network
NANCY PROCTOR (Smithsonian American Art Museum-Washington)
12:15ean
Mobile Learning eta ondarea
ALEX IBÁÑEZ (UPV/EHU-Bilbo)

2. eguna, asteazkena, uztailaren 7a
09:15ean
Digital asset management strategies for multi-platform mobile content delivery
TITUS BICKNELL (Information Technology-Washington)
10:45ean
Gizarte sareak eta partaidetza museoak
JUAN JOSE ARANBURU (Arazi S. Coop.-Zarautz)
12:15ean
MAHAI INGURUA: Museo, Gizarte Sare eta Web 2.0 ren etorkizuna
NANCY PROCTOR, MIKEL ASENSIO, JUAN JOSE ARANBURU, ALEX IBÁÑEZ

Helburuak

Mintegiak museoen eta IKTren inguruko errealitate berriak aztertzea, baloratze eta erakustea du helburu. 2.0 eta 3.0 planteamenduetatik eratorritako teknologiak direla eta, museo erakundeak behartuta daude errealitate berri horiei aurre egitera; batzuk hobeto beste batzuk okerrago, eta lortutako emaitzak ere ez dira berak guztientzat. Hezkuntzan eta turismoan du eragin gehien errealitate honek, gero eta zabalagoa eta zehatzagoa den partaidetza eskaintza egiten baitu. Ildo horretatik, gizarte sareei esker, museoen ekintzak areagotzen ari dira, museoaren jarduera propiotik kanpo.

Zentzu horretan, mintegia oso egokia dela deritzogu; izan ere, museo eta sareari buruz Espainian egindako azken ikerketen emaitzak ezagutu ahal izango direlako.
Horien berri Asensio irakasleak emango digu. Hark aurkeztuko dizkigu "LAZOS DE LUZ AZUL. Estándares de Calidad en la utilización de la Tecnología para el Aprendizaje en Museos y Espacios de Presentación del Patrimonio" (SEJ2006-15352.) proiektuaren emaitzak.

Nancy Proctorrek, Smithsonian American Museum of Art museoko New Media Initiatives-en zuzendariak, emango digu Gizarte Sareen ideia eta erabilera berrien berri. Hark emango digu beharrezko testuinguru teorikoa, eta jardunbide egokiei buruzko mundu osoko ekimen eta adibideak azalduko dizkigu. Juan José Aranburuk produktu mota horien ikuspegi aplikatua eskainiko digu kultura kudeatzailearen ikuspuntutik. Juan José Aranbururen museo eta sareko proiektuek hainbat sari eta izendapen irabazi dituzte Euskadiko web hoberenak saritzen dituen Buber Sarietan, eta Gipuzkoako proiektu onenak saritzen dituen Diariovasco.com sarietan, besteak beste. Azkenik, museoek eskaintzen dituzten eta teknologia mugikorretan oinarritzen diren hezkuntza produktuen berri emango digu Alex Ibáñezek.

Uste dugu ondarean eta IKTn eta, batez ere, museoetako profesionalen sektore zehatzean interesa duenak gozatuko duela joera berritzaileenez, kasu zehatzak aztertzearen bidezko ikuspegi orokor eta praktikoei esker. Joera berritzaile horien arabera azaleratu eta finkatu dira 2.0 eta 3.0 teknologiak museoetan eta ondarea aurkezteko eszenatokietan, hala mundu mailan nola tokian-tokian. Horrez gain, beren interesak eta nahiak islatu ahal izango dituzte parte hartzaileek eta ideiak eta eztabaida lekua lortu ahal izango dute etorkizunerako.

Informazio gehiago eta matrikulak: www.ehu.es/bak


Beste ebentuak