Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Ideien forma. Daniel Birnbaum

2004ko irailaren 14an, 19:00etan

2003ko azarotik rekaldek jarraiki antolatzen duen hitzaldi sail bat da IDEIEN FORMA. Egungo arte eta kulturan lan eredu anitzak aurkeztu eta eztabaidatzeko plataforma bat sortzea da asmoa. Artegile, komisario, kritikari, kultura eragileek atari aretoa erabiltzen dute ekoizpen, ikusgarritasun, harrera, komunikabide, aktibismo, idazketa... bezalako ideien ingurunearekin hitzaldi bat bilbatzeko.

Orain arte sailak Simon Sheikh, Rooseum-eko, Malmö-ko (Suedia) Arte Garaikide Zentroa, Critical Studies Programm-aren zuzendaria; Maria Lind, Municheko Kunstverein-aren zuzendaria; Vasif Kortun, Platform Garanti, Istanbuleko Arte Garaikide Zentroa; Ferran Barenblit, Sta. Mónica Arte Zentroko zuzendaria; Neus Miró, komisaria lokabea.

Hurrengo hitzaldia Irailaren 14an izango da Daniel Birnbaum-en eskutik, Frankfurteko Staedelschule-ko zuzendaria.


Beste ebentuak