Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Hurrengo ebentuak

Jose Iglesias Gª Arenal-ekin tailerra

2018ko uztailaren 18an, 17:00etan

Silizioaren oroitzapenak: oroimen materiala eta datuak.

Saray Pérez Castillak, Rekalde Aretoan aurkezten duen Paisajes invisibles erakusketatik abiatuta eta oroimenaren inguruko datuekin eta informazioaren teknologiekin erlazionatutako tailerra proposatzen digu Jose Iglesias Gª Arenal-ekin batera. 

Tailer honetan, John Berger-ek "hildakoen oroimen kolektiboa" deitzen duena eta datacenter-en metodologia konektiboaren arteko erlazio posibleak eratu eta aztertuko dira.

Tailerra bi saioetan gauzatuko da. Lehenengo saioan oroimena eta informazioaren inguruko problematika aurkeztuko da. Bigarren saioa berriz teoriko-praktikoa izango da eta oroimen-gailu ezberdinak egingo dira, hauekin hirigunean egin daitezkeen interbentzioei buruzko eztabaida proposatuz.

2018ko uztailak 18 eta 19.
17:00etatik 19:00etara

Aldez aurreko hitzordua 944068532 / 9444068707 zenbakietan edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

*Irudia. Mendebaldeko Sahararako lurralde okupatuetarako sarrera Mauritaniatik. Argazkiak: Patricio Peñalba.