2018ko ekainaren 15ean, 22:30etan
Rekalde Aretoa, Bilbo hiriaren fundazioaren urteurrena gogoratzen duen Gau Zuria ospakizunera gehitzen da. Ekainak 15 eta 16an aretoko sarreran Quim Moyà-ren Oskarbia proiektua aurkeztuko da.
Quim Moyà margolari eta performer-ak 15 metroko horma-irudi handi bat margotuko du zuzenean Rekalde Aretoan eta izarrezko unibertso bat irudikatuko du. Mihiseko izarrak itsasgarri fluoreszente batzuk izango dira, instalaziora doan publikoari banatuko zaizkionak aukera izan dezan pintura kolektibo horretan parte hartzeko.
Ordua: 22:30etatik 1:30etara.
Sarrera librea.